HELBURU ZEHATZAK



Programa honekin lortu nahi diren HELBURU ZEHATZAK:

  • Ikasleak  daukan  edo  izan  dezakeen  eskola  atzerapena  hobetzea. Laguntza honekin curriculumaren zenbait arlotan hobekuntzak izatea nahi da, hobekuntza horiek ikasleen auto-estimuaren hobetzea eragingo dutelakoan.
  •  Oinarrizko  gaitasunen  garapena  hobetzea, bereziki  arlo  instrumentalei, antolakuntzari  eta  ikasketa  ohiturei  dagokienez. Ikasteknikak  lantzen  trebatzea.
  •  Bere  buruarengan  duen  konfiantza  edo  autoestimua  finkatu  eta  handitzea eta bere aukera akademikoak areagotzeko ikaslearen auto-estimua indartzea.
  •  Ikaslea taldean eta ikastetxean integratzen laguntzea.
  •  LH  eta  DBH  arteko  trantsizioa  leuntzen  laguntzea.
  •  Eskolako  elkarbizitzan  sor  daitezkeen  arazoak  konpontzen  laguntzea.
  •  IKT-en  erabilera  ziurtatzea  eta  indartzea.
  •  Familien  eta   ikastetxearen  arteko  harremanak  sendotzea. Gurasoek arlo akademikoan izan behar duten inplikazioa bultzatzea eta guraso eta ikastetxearen arteko komunikazioa sendotzea.
  •  Eskola-orduetatik kanpo, baina HAUSPOA orduetan barne,  ikasle horiei orientazio pertsonalizatua eskaintzea. - (Denbora antolatzen laguntzea, irakurketarako ohitura bultzatzea...)