2017(e)ko irailaren 8(a), ostirala

PROIEKTUAREN HELBURUA



2017-18 ikasturtean BIDELAGUNA proiektua lantzen hasiko gara.

 Proiektu  honekin,  premia duten ikasleek  maila  kurrikularra  hobetzea  lortu  nahi  da, baina ez hori bakarrik. Beraien  autoestimuak  eta  ikasketarekiko  jarrera positiboak  hobetzea da beste helburu garrantzitsu bat. 

Bide  batez, ikasle  hauen  familien  parte-hartzea  ere lortu nahi  da, beraien   seme-alaben  ikasketak  duten  garrantziaz  jabetu daitezen  eta  azkenik, gure  eskolako  aniztasunaren trataeraren planaren  zutabe  garrantzitsu  bilakatu  dadin.